Donostialdeko ESIko 100 profesionalek gogoeta egin dute Euskadiko Osasun Itunari buruz
Donostialdeko ESIko hainbat zerbitzu eta osasun-zentrotako 100 profesional bildu ziren ekainaren 10ean EHUko Erizaintza Fakultatean Euskadiko Osasun Itunaren ildo estrategikoei buruz hausnartzeko:
I. OSASUNAREN PREBENTZIOA ETA SUSTAPENA
- One Health ikuspegia, osasuna eta klima aldaketa
- Osasunaren prebentzioa eta zaintza
- Osasuna eta ekintza komunitarioa sustatzea
II. GAIXOTASUNAREN ARRETA
- Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa indartzea…..
- Denbora-mendeko patologiak
- Kronikotasuna
- Arreta sozio-sanitarioa
- Bizitza amaierako zainketak
III. OSASUNAREN ARLOKO LAN-ILDOAK
- Onkologia
- Gaixotasun kardiobaskularrak
- Osasun Mentala
- Gaixotasun neurodegeneratiboak
- Gaixotasun arraroak eta diagnostiko genetikoa
IV. KALITATEA, BERRIKUNTZA ETA JASANGARRITASUNA
- Osasunaren arloko balioa eta emaitzak
- Antolaketaren arloko berrikuntza eta asistentzia-ereduak
- Zerbitzu-zorroa
- Osasunaren arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B)
- Osasunaren arloko digitalizazioa: Azpiegiturak eta lankidetza-eredua
- Osasun azpiegiturak
V. OSASUN-ARLOKO PROFESIONALEN GARAPENA
- Osasunaren arloko Prestakuntza eta Irakaskuntza
- Pertsona-politika
VI. GOBERNANTZA
- Deliberazio eta erabaki partekatuak hartzea
- Lankidetza publiko-pribatua eta ituntze-araubidea
- Pazienteen eta profesionalen hizkuntza-eskubideak
Parte hartu zuten profesionalak hamar mahai-ingurutan antolatu ziren, eta horietako bakoitzean zehaztutako hiru ildo estrategiko jorratu zituzten.
Saioan gure ESIak ildo horietako bakoitza garatzeko dituen arazo nagusiak identifikatu eta aztertu ziren. Era berean, erronka horiei erantzutea ahalbidetuko duten balizko palankak eta jarduketa-mekanismoak mahaigaineratu eta eztabaidatu ziren, modu eraginkorragoan ezartzen laguntzeko.
Azkenik, lan-mahai horietako bakoitzak lortutako gogoetak eta ondorioak partekatu zituen parte-hartzaile guztiekin. Ideiak trukatzeari esker, hobeto ulertu ahal izan ziren ikuspuntu desberdinak, eta ikuspegi orokorrago batetik hartu dira landu behar ditugun alderdiak.

















































