Donostialdeko ESIko Berdintasunaren V. Jardunaldia:  «Generoa eta Osasuna»     

Bueltan dago dagoeneko Berdintasunaren V. jardunaldia, eta 2026ko azaroaren 6an egingo da, Orona Fundazioaren ekitaldi-aretoan, Hernanin.

«Generoa eta osasuna» izenburupean, bosgarren edizio honek elkartzeko, ikasteko eta hausnartzeko gune bat sortu nahi du, generoak hainbat alorretan duen eraginari buruz: osasuna, pertsonen bizi-baldintzak eta osasun-arretako prozesuak. Ebidentzia zientifikoak emakumeen eta gizonen osasunean alde esanguratsuak daudela frogatu duen arren, oraindik ere genero-alborapenak daude, bai ikerketan, bai praktika klinikoan.

Jardunaldian zehar elikadurarekin, ariketa fisikoarekin eta osasun mentalarekin lotutako mitoak eta usteak landuko ditugu, profesionalak bultzatuz aldez aurretik pentsatutako ideiak zalantzan jartzera eta gure eguneroko jardunean genero-ikuspegia txertatzen dugun moduaren inguruan hausnartzera.       Horren guztiaren helburua da arreta bidezkoagoa eta kalitate handiagokoa eskaintzea, geure burua zaintzeaz ahaztu gabe.

Oraindik plaza libre batzuk daude. Matrikulatu nahi duenak (arduradunaren baimenarekin) mezu elektroniko bat idatz dezake AZAROAREN 2AREN AURRETIK hona: BERDINTASUNA.DONOSTIALDEA@osakidetza.eus 

Jaurnaldiaren programa