Donostialdeko ESIko bi kidek irabazi dute Enbaxadore errekonozimendua

Donostia Enbaxadore programako errekonozimendua jaso zuten Raquel Gonzálezek, Amara Berriko familia-medikuak, eta Irene Ruizek, Anatomia Patologikoko unitateko zerbitzuburuak.

Enbaxadore programak ekitaldi eta kongresu profesionalak lortzen egindako lanagatik nabarmendu diren profesionalen aparteko talde bat biltzen du. Raquel Gonzálezek Donostiara ekarri zuen semFYC-en XLII kongresua, eta Kursaal jauregian egin zen. Kongresu hori ez zen beste hitzordu zientifiko bat izan; Espainiako lehen mailako arretarako inflexio-puntu bat izan zen.

Bestalde, Irune Ruizek Donostian Anatomia Patologikoko Espainiako Elkartearen Kongresua egitea lortu zuen. Hitzordu horri esker sektoreko 2.000 profesional baino gehiago bildu ziren.

Sari hau bi unitateek elkarrekin egindako esfortzuaren fruitua da. Donostiara tamaina horretako ekitaldiak ekarri izanak aukera eman digu bertako medikuen talentua proiektatzeko, baita gure hiria estatuko eztabaida zientifikoaren lider izateko eszenatoki perfektua dela erakusteko ere.

Zorionak!