Donostialdeko ESIko CART programa eta Transplante Hematopoietikoko Programa JACIEk ikuskatuko ditu
JACIEko auditoreek gaur ikuskatuko dituzte Donostiako Unibertsitate Ospitalean garatzen diren Osakidetzako Transplante Hematopoietikoko Programa eta CART Programa, lau urteko ibilbide harrigarriaren ondoren.
JACIEren akreditazioa arauzko ikuskapenetatik harago doa, pazientearen bikaintasunezko arretan eta zelula amen lorpen eta prozesamenduan zentratzen baita. Hala, akreditazio hori zelula ama hematopoietikoen transplante programa batek izan dezakeen nazioarteko kalitate maila gorena da. Ikerketa berriek frogatu dute JACIEren akreditazioak hobetu egiten dituela pazienteen emaitzak, murriztu egiten dituela morbilitatea eta hilkortasuna, eta transplanteen indikazio eta kudeaketaren inguruko nazioarteko adostasunarekin lerrokatzen gaituela.
Oso pozik gaude auditoretza-taldeak in situ hauteman ahal izan dituelako zentroaren kalitate handia, gure zentroak kalitate eta segurtasun estandarrekiko duen atxikimendua zelula amen bilketatik infusiora bitarteko prozesu osoan, eta Transplante Hematopoietikoko programan eta CART programan lan egiten duten Donostiako Unibertsitate Ospitaleko langileen gaitasun profesional handia. Auditoretzaren txostena jaso eta edozein iradokizun landu ahal izatea espero dugu, gure prozesuak hobetzeko eta gure pazienteei arreta-estandar onenak eskaintzeko.