Donostialdeko ESIko Epidemiologia Klinikoko Unitatea eta Liburutegia “Informed Health Choices” (Hausnartutako Osasun Erabakiak) izeneko proiektua gauzatzen ari dira

Donostialdea ESIko Epidemiologia Klinikoko Unitatea eta Liburutegiko Zerbitzua, “Informed Health Choices (IHC) / Hausnartutako Osasun Erabakiak” egitasmoa garatzen ari dira lehen hezkuntzako haurrek (10 eta 12 urteko adin tartea) ahalduntzeko helburuarekin, bai tratamenduen inguruko baieztapenak balioesteko, bai osasunean informatutako erabakiak hartzeko. 

IHC-en baliabide didaktikoak erabiltzean, gure testuinguruko haurrek eta maisuek duten esperientzia aztertu nahi da EAEko bi eskoletan, eta bide batez, haurtzaroan sustatzen hasi osasunean alfabetatzea eta pentsamendu kritikoa garatzea.  Hori horrela, aurten IHC-baliabideen pilotajea Gipuzkoako bi ikastetxetan garatuko da: Urretxu-Zumarragako Gainzuri Ikastetxean (urtarriletik dago martxan) eta Donostiako Amara Berri Ikastetxean hain zuzen ere.

Egitasmoaren lantaldeak 2020. urtearen hasieratik prest zuen material guztia: Hausnartutako Osasun Erabakiak liburua , irakasleentzako gida, ariketa-liburua, jarduera-orriak eta posterra. Material honetan sartzen diren testu guztiak Donostialdea ESIko Euskara Zerbitzuak behar bezala berrikusi eta egokitu ditu, haren ulermena optimizatzeko. Baina, tamalez, pandemiaren erruz ezin izan diote egitasmoari hasiera eman aurtengo urtarrilera arte.

 

Egitasmo hau hedabideetan: