Donostialdeko ESIko Erizaintzako Zuzendaritzak bere kudeaketa-lanaren aintzatespena jaso du Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian
Joan den astelehenean, hilak 12, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia egin zen EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko gradu-aretoan (Donostia).
Ekitaldiaren helburua lanbidearen kudeatzaile liderrak aintzatestea eta balioestea zen, “Zaintzaren lidergoa: gure bidea, gure ahotsa” lelopean.
Yeshika Merino Donostialdeko ESIko Erizaintzako zuzendariak, Osakidetzako Gipuzkoako Erizaintzako zuzendarien ordezkari gisa, txosten bat aurkeztu zuen, erizaintzaren lidergoaren, ezagutzaren eta ikerketaren balioaz. Ondoren, erizain kudeatzaile gisa omenaldia eta aitortza jaso zuen, zeina Donostialdeko ESIko Erizaintzako talde osora hedatu zuen.
Zorionak!!