Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostikoko Josu Badiola egoiliarra saritu dute Larrialdietako Erradiologiaren Espainiako Elkartearen VII. kongresuan

Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostikoko laugarren egoiliartza-urtean dagoen Josu Badiolak saria jaso du Larrialdietako Erradiologiaren Espainiako Elkartearen (SERAU) VII. kongresuan, “Sinusitis aguda: una entidad que se puede complicar” izeneko kasuarekin.

Oso ohikoa izan ohi den sinusitis akutuaren larrialdi-kasu bat da. Normalean sinu paranasalen hantura honek ez du arazorik ematen; ordea, paziente honetan, konplikatu eta garezur barnea erasateaz gain (enpiema subdurala, sinu benosoetako tronbosia), garezurreko hezurra ere erasan zuen (abzesu subperiostikoa).

Josu Badiolarekin batera, lan honetan parte hartu dute, egilekide gisa, Alicia Espinal Soriak, Laura Cavero Barrerasek, Alberto Luis Fernándezek eta Gorka Gabilondo Rikondok.