Donostialdeko ESIko erradiologiako bi profesional sarituak izan dira Erradiologiako Espainiako Kongresuan

Paúl Lópezek, Erradiologia digestiboko ataleko erradiologoak, eta Mónica Regilek, zerbitzuko egoiliarrak, sari bana jaso dute maiatzaren 20tik 23ra bitartean Valentzian egindako Erradiologiako Espainiako 38. Kongresuan.

Paúl Lópezek Cum Laude saria jaso zuen, hain zuzen ere kongresuko sari nagusia, lan hau aurkeztu baitzuen: “Actualización del papel de la ecografía intestinal en la enfermedad inflamatoria intestinal”.

Mónica Regili, zerbitzuko egoiliarrari, accesit aipamen berezia egin zioten aurkezpen honengatik:  “Viaje por la meningitis y sus complicaciones mediante TC y RM”.

ZORIONAK!