Donostialdeko ESIko erretiratuen omenaldia

Joan den ostiralean, martxoaren 1ean, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan omenaldi hunkigarria egin zitzaien Donostialdeko ESIko erretiratuei. Urteroko omenaldi honek pandemia aldiko neurriengatik hiru urteko etenaldia izan ondoren , aurten ekitaldi maitagarri hau berreskuratu da, eta jende asko bildu da bertan.

Ekitaldia hasteko, opariak banatu zitzaizkien erretiroa hartutako langileei.

Ondoren, Donostialdeko ESIko zuzendari-gerente Agustin Agirrek eskerrak eman zizkien jubilatu guztiei, gure erakundean hainbeste urtez egindako ahalegina eta lana eskertuz.

Bestalde, Kantakidetzak musika notez eta alaitasunez bete zuen ekitaldi-aretoa, bertaratutakoei euren errepertorioko abesti batzuk eskainiz.

Azkenik, erretiroa hartu zuten pertsonei luntx bat eman zitzaien, han bildutakoek elkarrekin egoteko aukera izan zezaten, giro lasai eta atseginean.