Donostialdeko ESIko Estomaterapiako Kontsultek SEDEren aitorpena jaso dute
Donostialdeko ESIko Estomaterapia Digestiboko eta Urologikoko Kontsultek Estomaterapiako Erizaintzako Adituen Espainiako Elkartearen (SEDE) Humanizazioko aitorpena lortu dute, paziente ostomizatuen arretaren humanizazioa bermatzen duen Espainiako lehen ziurtagiri ofiziala, alegia.
Aitortza horrek balioan jartzen du pertsona eta familia ardatz dituen arreta-eredu bat, pertsona bakoitzaren beharretara eta egoeretara egokitzen dena eta erabakiak hartzerakoan parte-hartze aktiboa sustatzen duena. Ikuspegi horrek duintasunaren, autonomiaren eta balio indibidualen errespetua ditu oinarritzat, eta ebidentzia-oinarri sendoa du.
Humanizazioko SEDE aitorpenak, zaintzeko modu bat saritzeaz gain, praktika onek pazienteen bizitzan duten benetako eragina ikusarazten du, eta pertsona erdigunean jarriko duen osasun-arretarantz aurrera egiten jarraitzeak daukan garrantzia indartzen du.