Donostialdeko ESIko III. Euskara Plana

Uztailaren 15ean onartu zuen Donostialdeko ESIko III Euskara Plana bertako Zuzendaritzak. 2028ra arte normalizazio prozesuan jarraitu beharreko irizpide nagusiak jasotzen dituen Osakidetzako III. Planean oinarrituta dago zerbitzu erakundeko proposamena.

Dokumentuaren berrikuntza nagusia zuzendaritza bakoitzak hartzen duen rolean datza; izan ere, zuzendaritzek atal bana izango dute eta berau garatzeko ardura, horren bidez prozesuari zeharkakotasuna eman nahi zaio.

 

III. Plana