Donostialdeko ESIko IV. Berdintasun Jardunaldia: Berdintasunerako Eredu Berrriak
Datorren azaroaren 7an Donostialdeko ESIko IV. Berdintasun Jardunaldia egingo da Hernaniko Orona Fundazioko ekitaldi aretoan.
Oraingo honetan, berdintasunerako eredu berriekin lotutako gaiak jorratuko dira, eta, horretarako, Emakunderen “Euskadiko maskulinitateen kutxa 2024” azken txostenari buruzko gogoeta egingo da. Horren ostean, 3 parte-hartze foro antolatu dira:
- Erantzunkidetasuna landuz.
- Osasuna eta generoa.
- Kolektibo eta pertsona kalteberen arreta.
Matrikulazioak Jakinsarearen bidez egingo dira, irailak 29tik (astelehena) urriaren 21era (biak barne), edukiera bete arte.

