Donostialdeko ESIko jubilatuen omenaldia

Joan den ostiralean, urtarrilaren 16an, Donostialdeko ESIko jubilatuei ohiko omenaldi hunkigarria egin zitzaien ospitaleko ekitaldi-aretoan.

Bertan, Maite Martínez Donostialdeko ESIko zuzendari-gerenteak eskerrak eman zizkien jubilatu guztiei, hainbeste urtez gure erakundean egindako ahaleginagatik eta haien dedikazioagatik.
Ondoren, Juan Carlos Garmendiak, urte askotan Donostialdeko ESIko Urologia Zerbitzuan aritu ostean orain erretiroa hartu duenak, hitz batzuk esan nahi izan zituen ESIan izandako esperientziari eta ibilbideari buruz.

Bestalde, azken urte honetan zoritxarrez hil diren lankide guztiak omendu eta gogoratu ziren, moduren batean hitzordu berezi honetan nolabait gurekin egon zirenak.

Jarraian, ospitalearen historiaren laburpen-bideo batean, bizi izan ditugun aldaketak eta egunero erabiltzen ditugun tresnen, protokoloen eta azpiegituren bilakaera ikusi ahal izan genituen.
Ekitaldiari amaiera emateko, Kantakidetzak kontzertu txiki bat eskaini zien bertaratutakoei, San Sebastian Martxa abestuz.

Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarreran azken argazkia atera ondoren, jubilatuek luntx eder batez gozatu zuten.