Donostialdeko ESIko Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatukoaren Zerbitzua Traumako eta Larrialdiko Kirurgia Unitate Akreditatu gisa akreditatu dute

Espainiako Kirurgialarien Elkarteak Traumako eta Larrialdiko Kirurgia Unitate Akreditatu gisa akreditatu du Donostialdeko ESIko  Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatukoaren Zerbitzua.Espainiako Kirurgialarien Elkarteak 2019an “Traumako eta Larrialdiko Kirurgia Unitateen Akreditaziorako Programa Nazionala” martxan jarri zuenetik, hau da era honetako akreditazio bat aitortzen duen lehen aldia.Programa honen helburua da unitate horiek horrelako aitorpen bat jasotzeko bete behar dituzten irizpide eta baldintza minimoak bateratzea. Akreditazio-ereduak arlo asistentziala ez ezik ikerketa- eta irakaskuntza-arloak ere kontuan hartzen ditu, eta, akreditazioa lortzeko, nahitaezko ebidentzien % 100 eta hautazkoen 505 egiaztatu behar dira.Ospitaleetako kirurgia-zerbitzuetan larrialdiko kirurgiaren karga asistentziala oso handia da; horregatik, beharrezkoak dira prestakuntza eta dedikazio espezifikoak..