Donostialdeko ESIko profesionalen artean, berebiziko arrakasta izan du ezohiko odol-bilketak
Pasa den uztailaren 3an Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian ezohiko odol-bilketa egin zen Donostialdeko ESIko profesionalen artean.
Donazioak arrakasta handia izan zuen; izan ere, bertaratu ziren 45 pertsonetatik 37k odola eman zuten, eta horietako 8k lehen aldiz eman zuten odola. Emaitza horiek bereziki positiboak dira, emaile gehienek ez baitzuten lehenengoz eman odola; hortaz, badakite horrelako kanpainek zer garrantzi duten odol-hornidura bermatzeko.
Sexuaren araberako partaidetzari dagokionez, odola ematera etorri ziren 45 pertsonetatik 37 emakumeak izan ziren eta 8 gizonak. Banaketa horrek gure zentroko plantillaren osaera islatzen du gutxi gorabehera.
Donostialdeko ESIko Hematologia Zerbitzua odol-bilketa gehiago egiteko lanean ari da, Transfusio eta Giza Ehunen Gipuzkoako Euskal Zentroarekin batera, profesionalen artean elkartasunezko keinu hori bultzatzen jarraitzeko.












