Donostialdeko ESIko profesionalen artean, berebiziko arrakasta izan du odol-bilketak

Atzo Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian ezohiko odol-bilketa egin zen Donostialdeko ESIko profesionalen artean.

Donazioak arrakasta handia izan zuen; izan ere, bertaratu ziren 49 pertsonetatik 42k odola eman zuten, eta horietako 20k lehen aldiz eman zuten odola.

Donostialdeko ESIko Hematologia Zerbitzua odol-bilketa gehiago egiteko lanean ari da, Transfusio eta Giza Ehunen Gipuzkoako Euskal Zentroarekin batera.

Mila esker denoi!