Donostialdeko ESIko profesionalen mugikortasunari buruzko inkesta (epea luzatzea)

ESIaren Plan Estrategikoan jasotzen denez, ESIaren Mugikortasun Planean lanean ari gara. Horretarako, profesionalen mugikortasun-ereduak ezagutu behar ditugu, eta prozesu parte-hartzailea izatea nahi dugu, esparru horretan dauden mugak eta hobetzeko aukerak identifikatu ahal izateko.

Galdetegia anonimoa da, bi minutu baino gutxiago beharko duzu erantzuteko, eta zure erantzunak bidali ahal izango dituzu https://esi-mugi.web.app/, edozein PC gailutatik, mugikorretik eta abarretatik (“Internet Explorer” nabigatzailearekin izan ezik).

Honetaz gain, Donostialdeko ESIko mugikortasuna hobetzeko ideiaren bat baldin baduzu, lasai idatzi mugi@raz.eu helbidera ohar, kexa edo proposamenekin.

Inkesta egiteko alikazioa zabalik egongo da apirilaren 22tik, astelehena, ekainaren 9ra arte.