Donostialdeko ESIko “Sinaduren karpeta elektronikoaren” pilotajea
Donostialdeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzak 2024ko uztailean ekin zion dokumentuen sinadura elektronikorako “sinaduren carpeta elektronikoen ” ren tresna korporatiboa pilotatzeari.
Hasiera batean, oporraldian egindako izendapenak sinatzen ari dira, baina laster mota guztietako izendapenak sinatuko dira.
Tresna horrek hainbat abantaila ekarriko ditu, hala nola papera ezabatzea, profesionalak ez lekualdatzea izendapena sinatzeko edo izendapena formalizatzeko denborak hobetzea.
“Sinaduren karpeta elektronikoa” erabili ahal izateko, hodeian ziurtagiri elektronikoa eduki behar da. Halakorik izan ezean, zerbitzuak ematen hasi eta hurrengo egunetik aurrera eskatu beharko da izendapen hori sinatu ahal izateko. Sinadura horiek Profesionalen Arretarako Unitatean eta, hala badagokio, Lehen Mailako Arretako Unitateetan igortzen dira. Sinadura gehienez hilabeteko epean egin behar da, bestela iraungi egingo da.
Bi dira sinaduren karpetara sartzeko moduak:
- Sarbide postu finkotik (ordenagailua): https://portafirmas.osakidetza.eus/
- Sarbidea postu mugikorretik (telefonoa/tableta): https://mportafirmas.osakidetza.eus/