Donostialdeko ESIko talde batek hirugarren postua lortu du kategoria misto orokorrean eta lehenengoa haren sektorean.

Joan den igandean, maiatzaren 17an, Enpresen Lasterketaren XVII. edizioa egin zen Donostiako kaleetan barrena.  Topaketa horretara Donostialdeko ESIko hainbat zerbitzutako 50 talde aurkeztu ziren.

Talde horietako bat kategoria misto orokorreko hirugarren postuan geratu zen, eta «osasuna eta bioteknologia» sektoreko lehenengoan.

Bestalde, Biogipuzkoako 4 talde aurkeztu ziren «hezkuntza eta ikerketa» sektorean.

Ekitaldi horretan 4.500 parte-hartzaile inguru bildu ziren eta aurreko urteko kopurua gainditu zuten.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztiei, zuen inplikazioagatik eta bizi-ohitura osasungarrien bidez osasuna sustatzeko eredu izateagatik.