Donostialdeko ESIren lan batek poster onenaren saria irabazi du Zeladoreen XXIII. Jardunaldi Nazionalean

Imanol Quel Juaniz, Idoia Armenteros Salegui, Arantxa Sistiaga Suárez, Manuel Pérez Muñoz, Urtzi Pérez Durán eta Alberto González Echeverría zeladoreek egindako “Usted se encuentra QR-AQUÍ” lanak poster onenaren saria lortu zuen maiatzaren 15etik 17ra Toledoko Paraplejikoen Ospitale Nazionalean egindako Zeladoreen XXIII. Jardunaldi Nazionalean.

Donostialdeko ESIk hainbat poster aurkeztu zituen, eta horien artean lan hau nabarmendu zuten, paziente eta erabiltzaileei orientazioa eta laguntza emateko interesagarria izateagatik, eta teknika digital berriak erabiltzeagatik.

160 profesional baino gehiago bildu ziren ospitale horretan, beren lanbideari eta zeladoreen kolektiboari buruz hausnartzeko. Bi egunetan zehar, hainbat ahozko komunikazio eta poster aurkeztu ziren, eta askotariko ekarpenak egin ziren pazientearen asistentziaren eremu guztietan.

Zorionak!!!

P020