Ebidentziatik esperientziara: Jardunbide Egokien Jardunaldia Donostialdeko ESIan

Urriaren 12an, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan Jardunbide Egokien jardunaldi bat egin zen, BPSO programaren barruan.

Topaketa horren helburua hainbat esperientzia partekatzea izan zen, ebidentzia zientifikoa praktika asistentzialera nola eramaten den islatzen dutenak.

Jardunaldian entzun ahal izan genituen, besteak beste, ekimen berritzaileak, gidak praktikan jartzen izandako esperientziak eta Puriren ahotsa ere —paziente ostomizatua—. Horien bidez, jardunaldiak balioa eman zion Donostialdeko ESIko profesionalek alderdi hauekin duten konpromisoari: etengabeko hobekuntza, bikaintasuna eta pertsona erdigunean jartzen duten zainketa seguru batzuk.