Egoiliar berrien harrera ekitaldia

Astelehenean, maiatzak 30, hurrengo urteetan gure erakundean prestatuko diren egoiliarren harrera-ekitaldia egin da Donostia Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan. Bertan, zuzendari gerenteak ongietorria egin die, esker oneko hitz batzuk esanez. Ondoren, Donostialdeko ESIko hainbat zerbitzutako ordezkariek garrantziko informazioa eman diete egoiliarrei, beren zereginetarako.

Guztira 101 egoiliar izango ditugu gure erakundean prestakuntza jasotzen:

  • 61 egoiliar ospitaleko espezialitateetan
  • 21 egoiliar Familia eta Komunitate Arretan
  • 11 egoiliar pediatriako, osasun metaleko, lan osasuneko eta familia eta komuniate arretako irakaskuntza unitate multiprofesionaletan
  • 8 emagin

Ongi etorri denoi!