Familia eta Komunitate Arretaren Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
Osakidetzako Erizaintza Obestetriko-ginekologikoko Irakaskuntza Unitatea
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea
Ongi etorri Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratura (ESI); 2015eko urtarrilean sortu zen eta honako hauek hartzen ditu barne: 31 osasun-zentro eta anbulatorio, espetxeko osasun-zentro bat, eta unibertsitate-ospitale bat.
Guztira 5000 profesional baino gehiago ibiltzen gara osasun publikoa eskaintzen 400.000 biztanle ingururi; zehazki, gure zerbitzu-eremuan sartzen dira Donostia eta Oarsoaldea nahiz Donostialdea eskualdeetako udalerriak, bai eta Urola Kostako zati bat ere. Horrez gain, erreferente gara 700.000 pertsona ingururentzat, erreferentziazko unitate edo zerbitzu kualifikatuak baititugu euskal sistema sanitario osoarentzat.
Gure helburua da osasun-arreta osoa eskaintzea herritarrei, betiere gizartearekiko erantzunkidetasuna erakutsiz eta sustapenaren asistentzia-kalitatea, osasun-prebentzioa eta gaixoenganako arreta bermatuz; hori guztia, osasunari dagozkion emaitza onenak lortze aldera.
Webgune honen bitartez, espazio bat sortu nahi dugu herritarrek gure erakundeari buruzko informazio garrantzitsua eskuragarri izan dezaten, eta, hala, gipuzkoarrei dagokien osasun publikoa eskaintzen laguntzeko.
Ongi etorri!
Maite Martínez de Albéniz
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
Donostia Unibertsitate Ospitaleak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren irakaskuntza-akreditazioa dauka 1975az geroztik. Gaur egun, 43 espezialitate daude akreditaturik, eta horiei gehitu behar zaizkie Familiako eta Komunitateko Medikuntza, Medikuntza Prebentiboa, Laneko Medikuntza eta BAEEentzako Emaginen espezialitatea. Hauek beren irakaskuntza-unitateak dauzkate eta ez daude ospitalean kokaturik, baina euren egoiliarrek gure zentroan jasotzen dute prestakuntza.
Gipuzkoako egitura sanitarioan 4 eskualde-ospitale daude, eta horiekiko harremanak ospitalearen eta osasun-eremuen arteko irakaskuntza-egitura oso integratua eraikitzen du. Ospitaleak zerbitzu kliniko, mediko eta kirurgiko guztiak eta laborategi eta irudi-zerbitzu guztiak ditu, eta, transplante hematologikoen arloan, erreferentziazko ospitalea da Euskal Autonomia Erkidego osoan. Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua ere Donostialdeko ESIri atxikitzen zaio, eta institutu horrek aukera paregabea eskaintzen digu arreta eta prestakuntza-jarduera eta ikerketa uztartzeko.
Begoña Azcarate Ayerdi
DUOko PSEko ikasketaburua
Eulali Mariñelarena Mañeru
Gipuzkoako FKAko IUMko ikasketaburua
PROGRAMA
Ez dago izena eman beharrik


Donostiako Unibertsitate Ospitalea Donostialdeko ESIaren parte da eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren barruan dago. Euskadiko osasun-zentro nagusietako bat da, eta 1.000 ohe inguru ditu, baita 30 ebakuntza-gela baino gehiago ere.
Algunos datos interesantes
- Oheak, guztira: 1.079
- Ingresu kopurua: 59.373
- Interbentzio kirurgikoak: 46.633
- Erditzeak: 2.967
- Larrialdiak: 144.248
- Egoiliar kopurua:
-
- Ospitaleko 288 espezialitate
- BAME Familiako eta Komunitateko Arreta: 69
- BAEE Familiako eta Komunitateko Arreta: 8
- Tutore kopurua: ospitaleko 132
- FKAko tutore kopurua: lehen mailako 57
Plano del Hospital Universitario Donostia

Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalak urtean 37 egoiliar har ditzake Familia eta Komunitateko Medikuntzaren espezialitatean, eta urtean 14 egoiliar Familia eta Komunitateko Erizaintzaren espezialitatean.


Begiristain dk. pasealekua z/g
Donostia Unibertsitate Ospitalea , 60. POSTONTZIA
Tel.: 943 007629 / Faxa: 943007630
unidad.docentelista@osakidetza.net
| ESPEZIALITATEA | PLAZA AKREDITATUAK | ||||||
| MEDIKUNTZA | FARMAZIA | BIOLOGIA | KIMIKA | PSIKOLOGIA | |||
| ALERGOLOGIA | 1 | 1 | |||||
| ANALISI KLINIKOAK | 2 | 1 | 1 | ||||
| ANATOMIA PATOLOGIKOA | 2 | 2 | |||||
| ANESTESIOLOGIA ETA BIZKORKETA | 5 | 5 | |||||
| ANGIOLOGIA ETA KIRURGIA BASKULARRA | 1 | 1 | |||||
| DIGESTIO-APARATUA | 2 | 2 | |||||
| KARDIOLOGIA | 2 | 2 | |||||
| KIRURGIA OROKORRA ETA DIGESTIO-APARATUKOA | 3 | 3 | |||||
| KIRUGIA ORTOPEDIKOA ETA TRAUMATOLOGIA | 3 | 3 | |||||
| KIRURGIA PLASTIKOA, ESTETIKOA ETA KONPONTZAILEA | 1 | 1 | |||||
| TORAXEKO KIRURGIA | 1 | 1 | |||||
| DERMATOLOGIA MEDIKO-KIRURGIKOA ETA BENEREOLOGIA | 1 | 1 | |||||
| ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIOA | 1 | 1 | |||||
| OSPITALEKO FARMAZIA | 2 | 2 | |||||
| HEMATOLOGIA ETA HEMOTERAPIA | 3 | 3 | |||||
| IMMUNOLOGIA | 1 | 1 | |||||
| LARRIALDIETAKO ETA EMERGENTZIETAKO MEDIKUNTZA | 1 | 1 | |||||
| FAMILIAKO ETA KOMUNITATEKO MEDIKUNTZA | 21 | 21 | |||||
| MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOA | 2 | 2 | |||||
| MEDIKUNTZA INTENTSIBOA | 2 | 2 | |||||
| BARNE-MEDIKUNTZA | 4 | 4 | |||||
| MEDIKUNTZA NUKLEARRA | 1 | 1 | |||||
| PREBENTZIO MEDIKUNTZA | 1 | 1 | |||||
| MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIA | 2 | 1 | 1 | ||||
| NEFROLOGIA | 1 | 1 | |||||
| PNEUMOLOGIA | 1 | 1 | |||||
| NEUROKIRURGIA | 1 | 1 | |||||
| NEUROLOGIA | 2 | 2 | |||||
| OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA | 3 | 3 | |||||
| OFTALMOLOGIA | 2 | 2 | |||||
| ONKOLOGIA MEDIKOA | 2 | 2 | |||||
| ONKOLOGIA ERRADIOTERAPIKOA | 2 | 1 | |||||
| OTORRINOLARINGOLOGIA | 2 | 1 | |||||
| PEDIATRIA ETA BERE ARLO ESPEZIFIKOAK | 8 | 8 | |||||
| PSIKIATRIA | 3 | 3 | |||||
| HAURREN ETA NERABEEN PSIKIATRIA | 1 | 1 | |||||
| PSIKOLOGIA KLINIKOA | 2 | 2 | |||||
| ERRADIODIAGNOSTIKOA | 4 | 4 | |||||
| ERREUMATOLOGIA | 1 | 1 | |||||
| LAN-OSASUNA | 2 | 2 | |||||
| UROLOGIA | 2 | 2 | |||||
2026KO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA
| ESPEZIALITATEA | PLAZA AKREDITATUAK | BAEE |
| PEDIATRIAKO ERIZAINTZA | 5 | 5 |
| OSASUN MENTALEKO ERIZAINTZA | 4 | 4 |
| LANEKO MEDIKUNTZAKO ERIZAINTZA | 1 | 1 |
| FAMILIA ETA KOMUNITATE ERIZAINTZA | 8 | 8 |
| OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO ERIZAINTZA | 8 | 8 |

