Egoiliarren 2023ko agur ekitaldia

Maiatzaren 19an, astelehena, 2019/2023 promozioko egoiliarrei agurra egin zitzaien.

Agustín Agirrek, Donostialdeko ESIko zuzendari gerenteak, eskerrak eman zizkien BAMEei gure ESIan egindako egonaldiagatik.

Oscar Martínezek, psikiatra erretiratuak, hitzaldi interesgarri bat eman zuen, «Psiquiatría y fotografía. Más allá de la de la docencia. Del estigma a la diversidad» izenburupean.

Ondoren, egoiliar-aldiaren amaierako ziurtagiriak eman ziren.

Amaitzeko, Kantakidetza abesbatzak amaiera bikaina eman zion emozioz beteriko ekitaldi honi.

Zorionak guztioi!!!