“EGOkITU” programako gazteek Donostiako Unibertsitate Ospitalea bisitatu dute

Aste honetan, EGOkITU  (Euskal Gazteen Orientaziorako Ikastaroa. Talentua Unibertsitatean) programako 32 gaztek gure ospitalea bisitatu dute.
UPV-EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostialdeko ESIren lankidetzarekin egiten duten  programa hau osasun zientzietan interesa duten gazteei zuzendua dago.
Etorkizunean arlo sanitarioan lan egitearekin amesten duten gazte hauek hobeto ezagutu ahal izan dute arlo hori, ospitaleko hainbat eremutara egindako bisitetan eta profil eta titulazio desberdinetako profesionalekin izandako kontaktuetan.
Hemendik urte batzuetara, gure ikasleak izan litezke, eta geroago lankide. Oraingoz, ilusioa, harridura eta esker ona helarazi digute.