EGONKORTZEKO EPE-A (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (XIX)
2025eko azaroaren 25ean, Osakidetzaren Egonkortzeko EPEaren webguneetan argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
• ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko azaroaren 25etik 2025eko azaroaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.
