Egonkortzeko EPE-a (erresulta-fasea): izendapen-ebazpenen argitalpena (III eta VII)

EGONKORTZEKO EPE-A (ERRESULTA-FASEA): IZENDAPEN-EBAZPENEN ARGITALPENA (III)

  • Egonkortzeko EPEko (erresulta-fasea) estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau igortzen da:
    2025eko urriaren 15eko EHAAn argitaratuko dira ondorengo kategoria hauetako estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:

    • DERMATOLOGIA, MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEROLOGIA FEM
    • GAIXOTAXUN INFEKZIOSOEN ARLOKO FEM
    • PSIKIATRIA FEM
    • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO ESP. TEK.

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko urriaren 16tik 2025eko urriaren 22ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.

    Web bidezko aplikazioan” urriaren 9tik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

 

EGONKORTZEKO EPE-A (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (VII)

  • Egonkortzeko EPEari dagozkion erresulta-eskaintza jasotzen duten ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau bidaltzen dizuegu:2025eko urriaren 7an, Osakidetzaren Egonkortzeko EPEaren webguneetanargitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
    • MEDIKUNTZA INTENTRIBOKO FEM
    • ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM
    • MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
    • LAN OSASUNEKO ERIZAINA
    • DIETETIKAKO TEK

    Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko urriaren 8tik 2025eko urriaren 14ra bitartekoa izango da, biak barne.

    Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.