Egonkortzeko EPE-a (erresulta-fasea): izendapen-ebazpenen argitalpena (V)

Egonkortzeko EPEko (erresulta-fasea) estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau igortzen da:

2025eko urriaren 27ko EHAAn argitaratuko dira ondorengo kategoria hauetako estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:

  • MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
  • FARMAZIAKO FT
  • OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
  • LAN OSASUNEKO ERIZAINA
  • FISIOTERAPEUTA
  • EMAGINA
  • GIZARTE LANGILEA
  • AROTZERIAKO MANTENTZE-LANETAKO OF.

Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko urriaren 28tik 2025eko azaroaren 3ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.

“Web bidezko aplikazioan” urriaren 21etik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko.

Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.