EITBren 2020ko Maratoirako Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuaren bideoa

Donostialdea ESIko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuak bideo polit bat grabatu du EITBren 2020ko Maratoirako.
Aurten, denok gara EITBko Maratoiaren kausa. Izan ere, 2020ko edizioak koronabirusa izango du ardatz, eta aurtengo kanpainak COVID-19aren ikerkuntzarako dirua bilduko du. 2020 honetan bertsoaz baliatuko da ekimen parte-hartzaile hori. Asmoa zera da: euskal gizarte osoaren sentimendua islatuko duen bertso erraldoi bat sortzea, bertso-kate itxura izango duena eta denok elkartuko gaituena.
Oraindik badaukazue astirik zuen bideoa bidaltzeko. Animatu!