Ekintza soziala: onartutako eta ukatutako eskabideen zerrenda argitaratuta

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 1eko 204/2020 Ebazpenaren bidez, agindu da jendaurrean jartzea onartutako eta ukatutako eskabideen zerrenda, 2019. urterako, “Beste arreta sozial batzuetarako” atalean, ezarritako funts ekonomikoaren kargura aurreikusitako laguntzak jasotzeko.

Erreklamazioak aurkezteko 20 egun naturaleko epea egongo da, zerrendak erakunde bakoitzeko iragarki-oholetan jartzen direnetik zenbatzen hasita.

Ebazpena