Elkarri eman ezin diogun besarkada horregatik

Gabonetako jaiak direla eta, osasun-zentroetan eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian kartel batzuk eta binilo bat jarriko dira. Bertan Donositaldea ESIko langile guztien izenak jasotzen dira, eta guk gipuzkoarrei eman nahi diegun besarkada sinbolizatzen dute, pandemiaren aurka elkarrekin borrokan jarraitzera animatu daitezen.