Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna
Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Donostialdeko ESIk hainbat jarduera antolatu ditu aste osoan zehar Berdintasun Batzordearen ekimenez.
Alde batetik, Donostiako Unibertsitate Ospitalearen pantailetan egun berezi hau gogorarazi nahi izan zaie ospitalera hurbildu direnei.
Bestalde, etxeko txikienentzako “errezeta zientifikoak” prestatu dira, haurrek zientzialari izatera jolas dezaten, esperimentu erraz batzuk eginez. Errezeten koadernoa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Ospitalizazioko eta Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko pazienteek egindako marrazkiekin ilustratuta dago.
EuskaraNoah, 5 urteko pazientea, gure errezeta-liburua erabiltzen lehenetarikoa izan zen, Haurren Ospitaleko ikasgelako irakasleen laguntzarekin. Ez zuen aukera galdu nahi izan eta egindako esperimentua azaldu nahi izan du hurrengo podcast-ean.
Azkenik, Sara Lizartza Mater Museoko proiektu-zuzendariaren bisita ere jaso dugu, eta paziente gazteenekin emakume zientifiko gisa duen esperientzia partekatu du.