Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Donostialdeko ESIko Berdintasun Batzordeak, otsailak 11 Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna zenez, hainbat jarduera antolatu zituen gure ESIan, Berdintasunerako II. Planaren konpromisoa betetzeko, gero eta emakume gehiagok izaten dezaten aukera ikertzeko, berritzeko eta osasuna eraldatzen duten proiektuak zuzentzeko.

Ekitadi Aretoan eta Zoom bidez egin zen «Emakumeak ikerketaren ibilbidean» mahai-ingurua, bertan parte hartu zuten Paola Urgel (Erizaina-Epidemiologia Klinikoa), Mar Cortés (Errehabilitazioko medikua) eta Estefanía Carrasco (Biogipuzkoako ikertzailea) doktoreek, eta ikerketaren munduan izandako esperientzia azaldu ziguten. Profil oso ezberdineko hiru emakume horiek modu argi, erraz eta motibatzailean eman zuten ikerketan izandako ibilbidearen eta esperientziaren berri.

Besteak beste, lerroburu hauek utzi zizkiguten: «Erizaintza Zientzia da: ikertu eta zaintzen duten emakumeak gara». «Lana, zaintza eta Aurrera. Emakume izateaz harro». «Zientziarik gabe ez dago etorkizunik. Nik egin badezaket, zeuk ere egin dezakezu».

Bestalde, ESIko pediatriako gune eta kontsulta guztietan banatu zen ospitalizazioko haurren eremuko pazienteek egindako ipuinen liburua, eta liburua jaisteko kodea duten kartelak jarri ziren.

Osasun Sailak eta Osakidetzak egun horretarako ateratako prentsa-oharra gehitu dugu, eta nabarmendu dugu aipatutako 72 “Bottom up horietatik 17 gure ESIan egiten direla.