Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzarako Nazioarteko Egunean

Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzarako Nazioarteko Egunean, Donostialdea ESIko Berdintasun Arloak hainbat ekimen jarri ditu abian, emakumeen osasunean eragina duten faktoreak sentsibilizatzeko eta ikusarazteko. 1987az geroztik nazioartean onartuta dagoen data honek gogorarazten digu beharra dagoela desparekotasunei aurre egiteko eta ongizatearen ikuspegi integrala sustatzeko.

Aurreikusitako ekintzen artean, “Zerk kargatzen zaitu?” izeneko borondatezko inkesta anonimoa jarriko dute martxan. Langileei zuzenduta dago, eta haren helburua da hausnartzea eta gure osasunean eragina duten lan-kargak, karga emozionalak eta karga sozialak identifikatzea.

Era berean, lehen mailako arretako zentro batzuetan, pazienteei eta erabiltzaileei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak egingo dira, gai horiei buruzko hausnarketa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko.

Animatu parte hartzera!

Cartel 28 MAYO