Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egunean

Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egunean, Donostialdea ESIko Berdintasun Arloak emakumeen osasunean eragina duten faktoreak ikusarazteko eta horien inguruan sentsibilizatzeko ekintza bat egin zuen. Jarduera hori erizain komunitarioek eta berdintasun-erreferenteek egin zuten Altzako eta Zarauzko Osasun zentroetan.

Ekintzaren helburua pertsonok geure gain hartzen ditugun kargak identifikatzea zen, eta poltsen bidez adierazi zen hori. Helburua eragin handia izatea zen, eta ondo erdietsi zen, irudian ikusten baita zenbat karga eramaten ditugun; egunekotasunean ez gara jabetzen zenbat diren eta zer eragin duten gure osasunean.

Parte-hartzaileak asko harritu zituen ekimenak, eta oso ekintza egokia izan zela iruditu zitzaien, beste esparru batzuetan eta haien inguruneetan ere zabaltzeko.
Bestalde, jarduera egin zuten profesionalei balio izan zien beren kargei eta baldintzatzaileei buruz kontzientziatzeko eta hausnartzeko, eta, horrez gain, ikusi zuten hartu ez zituzten poltsetako batzuk artatzen dituzten pazienteenak direla.