Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna

Joan den asteazkenean, maiatzak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatu genuen Donostialdeko ESIn. Egun horren helburua da emakumeek pairatzen dituzten gaixotasunak eta osasun zerbitzu integrala izateko dauzkaten zailtasunak  eta jasaten duten desberdinkeria ikusarazi eta salatzea, eta horiei aurre egiteaDonostialdeko ESIko

Berdintasun Unitateak, Erizaintza Komunitarioko taldearekin lankidetzan, hainbat ekintza egin zituen gure ESIko hainbat zentrotan.

Alde batetik, osasun-zentro guztietan informazio-kartelak egin ziren emakumeen osasunari buruzko datuekin, eta ikusgai jarri ziren profesional zein pazienteentzat. Bestalde, hainbat osasun-zentrotan osasun determinatzaileei buruzko jarduera interaktibo bat ere egin zen; dinamina honetan, komunitatean espezialistak diren erizaintzako profesionalek eta berdintasun-erreferenteak diren erizaintzako profesionalek parte hartu zuten, paziente eta erabiltzaileekin batera, eta koloretako hariekin lotu zituzten osasunaren determinatzaileak.

Eskerrik asko jarduera honetan parte hartu duten guztiei.