EPE 2016-17: mantentze-lanetako kategoriako izengaien behin-behineko zerrenda argitaratu da

Gaur, 2021eko otsailaren 4a, Osakidetzako 2016-17ko EPEren web orrian hautagaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak argitaratzea aurreikusita dago, deialdi hauetan:

MANTENIMENDU OFIZIALA

Destinoak hautatzeko eta dokumentazioa eta erreklamazioak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; hau da, 2021eko otsailaren 5etik otsailaren 25era, biak barne.

2016-17ko EPEren web orrian destinorako eskubidea duten hautagaiek egin beharrekoaren inguruko informazioa eta destinoak hautatzeko jarraibideak argitaratuko dira, eta baita hautagaien zerrenda duen ebazpenaren kontrako erreklamazioaren eredu bat ere.

Webgunea