EPE 2016-2017: destinoen behin betiko zerrenda, esleipena eta izendapena argitaratzea
2026ko irailaren 2an, EPE 16-17 webgunean honako kategoria hauei dagozkien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak argitaratu da:
-
DIGESTIO APARATUKO FEM
-
MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
-
NEUROKIRURGIAKO FEM
-
NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKO FEM
-
OSPITALEKO LARRIAIAIETAKO FEM
-
UROLOGIAKO FEM
Errekurtsoak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 3tik urriaren 2ra izango da, biak barne.
2026ko irailaren 24ko EHAAn, aipatutako kategoriei dagozkien estatutupeko langile finkoen izendapena jasotzen duten ebazpenak argitaratzea aurreikusi da.
Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2026ko irailaren 25etik 2026ko urriaren 26ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
Esleipendunek harremanetan jarri behar dute Hautaketa eta Hornikuntza Zerbitzuarekin, lanpostuaz jabetzeko hitzordu bat hitzartzeko. Harremanetarako telefonoa: 945160223.
Ebazpen horiek argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.
