EPE 2018-19: lehen zikloko kategoriako gainditutakoen zerrenda argitaratzea (2021eko abendukoak)

2018-19ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren harira, jakinarazten dugu aste honetan argitaratuko direla 2018-19 EPEaren web-orrian deialdi huetako gainditutakoen zerrendak jasotzen dituzten Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenak (2021eko abenduko deialdia):

2022ko abuztuaren 8a

  • FAMILIAKO FEM – LMAT
  • PEDIATRIAKO FEM
  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
  • LABORATEGIKO TEKNIKARIA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA
  • DIETIKAKO TEKNIKARIA
  • DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARIA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA
  • AUDIOPROTESIKO TEKNIKARIA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 9tik 30era izango da, biak barne.

2022ko abuztuaren 9a

  • EMAGINA
  • OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
  • LAN OSASUNEKO ERIZAINA
  • FISIOTERAPEUTA
  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA
  • LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA
  • OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
  • GIZARTE LANGILEA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 10etik 31ra izango da, biak barne.

2022ko abuztuaren 10a

  • ERIZAINA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 11tik irailaren 1era izango da, biak barne.

2022ko abuztuaren 11

  • ADMINISTRARIA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 12tik irailaren 2ra izango da, biak barne.

 

Osakidetzaren  2018-19ko EPEaren web-orrian dagozkion jarduketak egiteari buruzko informazioa argitaratuko da, bai eta halakoetarako ereduak ere (oposizioaldiaren kontrako erreklamazioa jartzeko, aurretiko informazioa aldatu edo berrikusteko eskaerak egiteko, zerbitzu-atxikipenak eskatzeko eta dokumentazioa entregatzeko).