EPE 2018-2019: hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzaile 2 eguneratu dira egilea Atención a los profesionales · 2022, 27 urria Web-orria 1597/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 28ko 1394/2022 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Laneko Medikuntzako Medikua kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da. 1599/2022 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 28ko 1409/2022 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Ingeniaria kategorian (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala) lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.