EPE 2020-21-22 ESTABILIZAZIOARI BURUZKO OHARRA
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 415/2024 Epaia betetzeari buruzko informazioa, emandako zerbitzuen balorazioari dagokionez
Osakidetzak, 2022ko azaroan, enplegu publikoaren eskaintzen bi deialdi egin zituen prozesu bakar batean: aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza eta 20-21-22ko enplegu publikoaren eskaintza. Bi deialdietan berdin puntuatu ziren emandako zerbitzuak.
Prozesu horri errekurtsoa jarri zitzaion, eta, 2024ko urriaren 7an, Osakidetzari jakinarazi zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 415/2024 epaia, antzinatasunaren balorazioari buruzkoa.
Epaiak Osakidetzari eskatzen dio alda dezala EPE 20-21-22an antzinatasunaren balorazioa, bai barne-sustapeneko txandan, bai txanda librean. Aldaketa horren ondorioz, Osakidetzan eta Osasun Sistema Nazionalean emandako zerbitzuek beste administrazio publiko eta erakunde publiko batzuetan, Europakoak barne, emandako zerbitzuen puntuazio bera izan beharko dute.
Epaia betetzeko, Osakidetzak bi fasetan bereizi behar ditu deialdien ebazpenak:
1. fasea: egonkortzeko EPEa (lehiaketa eta lehiaketa-oposizioa),
2. fasea. EPE arrunta 20-21-22 (txanda irekiko oposizio-lehiaketa eta barne-sustapeneko txanda). Fase honetan aldatuko da antzinatasunari buruzko oinarri espezifikoetan jasotako balorazioa.
Jarraian, fase bakoitzean sartutako plaza kopurua zehazten da
1. fasea- Egonkortzea (3.723 plaza) | 2. fasea-LEP 20-21-22 (3.919 lanpostu) | ||
1) Lehiaketa | 2) Lehiaketa-oposizioa | 1) Lehiaketa-oposizioa (txanda irekia) | 2) Oposizio-lehiaketa (barne-sustapeneko txanda) |
1.560 plaza | 2163 plaza | 3.723 plaza | 196 |
1. fasea ebatzi ondoren (egonkortzeko EPE) eta destinoko esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren (2024/12/31 baino lehen), 2. fasea ebazten hasiko da (20-21-22 EPE).
EPE Egonkortze Prozesuko destinoaren esleipendunen behin betiko zerrendaren I. eranskinean agertzen diren pertsonek, izendapen-ebazpenak EHAAn argitaratu aurretik izango dute 20-21-22 LEPeko izangaien behin-behineko zerrendari eta destino-aukeraketari buruzko informazioa.
Kasu horretan, EPE Egonkortze prozesuan destinorako aukera izanik prozesu horretan lanpostua jabetzan hartzen ez duten pertsonek EPE 20-21-22 prozesuan onartuta jarraituko dute.
Jarraian, bi faseen ebazpenari buruzko kronograma orientagarria adierazten da:
2024 | 2025 | |||||
Azaroa | Abendua | Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila | |
1. fasea.-EPE Egonkortzea | Izangaien behin-behineko argitalpena eta destino-aukeraketa | Destinoen behin betiko esleipena webgunean argitaratzea | Behin betiko esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzea eta lanpostuaz jabetzen hastea | |||
2. fasea.- EPE 20-21-22 | Izangaien behin-behineko argitalpena eta destino-aukeraketa | Behin betiko esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzea eta lanpostuaz jabetzen hastea |