EPE 2023-2024-2025: onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzea
2026ko ekainaren 1ean, EPE 2023-2024-2025 webgunean argitaratu dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen duten ebazpenak, honako kategoria hauei dagozkienak:
-
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
-
ERIZAINA
-
FISIOTERAPEUTA
-
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
-
ADMINISTRARIA
-
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA
-
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
-
ZELADOREA
-
ZERBITZUETAKO LANGILEA
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2026ko ekainaren 2tik 2025eko uztailaren 2ra artekoa izango da, biak barne, eta, horretarako, 2023-2024-2025eko EPEko webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.
Ekainaren 2tik 22ra, irekita egongo da baldintzak eta merezimenduak alegatzeko epea, hau da, egiaztagiriak erregistratu eta igotzea Osakidetzaren Curriculum Vitae (CV) aplikazioan (deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak eta baloratuko diren merezimenduak).
Epe hori ez da paperean fisikoki aurkezteko, baizik eta CVren tresnan merezimenduak eta betekizunak alegatzeko; beraz, izapide hori digitalki egingo da.
Ez da beharrezkoa izango CVan jasota dauden eta, gainera, baliozkotuta dauden betekizunen eta merezimenduen dokumentazioa aurkeztea.
