EPE: administrari eta osasun-dokumentazio kategorien behin-behineko zerrenda

Gaur, 2020ko azaroaren 12an, Osakidetzako 2016-17ko EPEren web orrian hautagaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak argitaratu dira, deialdi hauetan:

– ADMINISTRARIA
– OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Destinoak hautatzeko eta dokumentazioa eta erreklamazioak aurkezteko epea 22 egun baliodunekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; hau da, 2020ko azaroaren 13tik abenduaren 15era, biak barne.

Hautatze-prozesua atalean Ebazpena ikus daiteke. Kontsulta pertsonalizatuak atalean zerrandak ikusi ahal dira.

 

Informazio gehiago