EPE: Ospitale-Pediatriako hautagaien behin-behineko zerrenda

2021eko martxoaren 30ean, Osakidetzako 2016-17ko EPEren web orrian hautagaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak argitaratu dira, deialdi hauetan:

– FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA
– FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA, HAUR KARDIOLOGIA
– FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA, NEONATOLOGIA
– FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA, PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK
– FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA, PEDIATRIAKO LARRIALDIAK

Destinoak hautatzeko, dokumentazioa eta erreklamazioak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; hau da, 2021eko martxoaren 31etik apirilaren 23ra, biak barne.

Hautatze-prozesua atalean Ebazpena ikus daiteke. Kontsulta pertsonalizatuak atalean zerrandak ikusi ahal dira.

Web orria