Erizaintzako profesional berriei harrera egiteko ekitaldia 2026

Joan den astelehenean, ekainaren 1ean, profesional berriei harrera egiteko saioa egin zen Donostialdeko ESIan.

Yeshika Merinok eman zion hasiera saioari, eta, ESIko zuzendaritza-taldearen izenean, ongietorria eman zien eta erakundea aurkeztu zuen. Funtsezko puntu gisa, erakunde integratuaren izaera eta pazientea/familia ardatz duen orientazioa nabamendu zituen.

Ekitaldian zehar, hauek azaldu zituzten: erakundearen egituraren hainbat alderdi, sareko informazioa eta prestatzeko eta ikertzeko eskuragarri dauden baliabideak.

Halaber, arreta-eredua eta ebidentzian oinarritutako jardunbide egokiak deskribatu zituzten. Azkenik, pazientearen segurtasuna, prebentzio-medikuntzaren lana eta lan-osasunaren funtsezko alderdiak jorratu zituzten.

Saioan parte hartze-handia izan zen, eta profesional berriek oso modu positiboan baloratu dute. Edukien ikuspegi praktikoa nabarmendu dute, eta adierazi dute saioak erakundea ezagutzen lagundu diela, bertan sartzea errazteko.