Erizaintzako profesional berriei harrera egiteko ekitaldia

Joan den astelehenean, ekainak 2, Donostialdeko ESIak erizaintzako profesional berriei ongietorria egiteko harrera ekitaldia egin zuen, 13:00etan, ekitaldi aretoan.

Bertan, gure ESIaren egitura eta funtzionamendua azaldu zitzaien, eta eskura ditugun baliabideak aurkeztu zitzaizkien.

Gure profesionalek ebidentzian oinarritutako hainbat gomendio eman zizkieten, bai eta pazientearen segurtasunari eta lan-arriskuen prebentzioari buruzko ohar garrantzitsuenak ere.