Erizaintzaren Munduko Eguna

Erizaintzako Munduko Eguna dela eta, Ainara Sarasola Altzako Osasun Zentroko Erizaintzako arduradunak Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan hitz egin du, lanbideak azken urteetan izan duen bilakaera azaldu eta euren lanari ikusgaitasuna emanez.

Erizaintzaren egun hau omentzeko asmo berarekin, Donostialdeko ESIko Aitana Cortés eta Eli Zabala erizainek ere hitz egin dute, euren lanbidearen garrantzia azpimarratuz.