Erradiologiako obrak
Urriaren 26tik aurrera, Larrialdietako OTA itxita egongo da, lanak direla eta. Gure aurreikuspenaren arabera, abenduaren 23an bueltatuko da bere ohiko jarduerara; beraz, bi hilabete inguru egongo da geldirik.
Ekografiak, aurrerantzean ere, Larrialdietako ekografoan egingo dira.
Azaroaren 3tik aurrera, Donostiako Ospitaleko mamografoa itxi egingo da, lanak direla eta. Lan horiek abenduaren 2an amaituko dira. Bitarte horretan, Donostiako Ospitaleko mamografia guztiak Amara Berrin egingo dira.