Esku-Higienearen Munduko Eguna

Astelehenean, maiatzak 5, Esku-Higienearen Munduko Eguna zela eta, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian mahai bat jarri zen, gai horri buruzko informazioa banatzeko. Bertara hurbildu ziren guztiei informazioa eta gel hidroalkoholikoa eman zitzaizkien goiz osoan zehar.

Amaieran, diplomak banatu zitzaizkien Esku Seguruen Proiektuan aintzatespena jaso zuten unitateei. Proiektu horren baitan, zerbitzuaren/unitatearen autoebaluazioaz gain, unitateetako langileen esku-higienearen zuzeneko behaketa egiten da. Oinarrizko mailaren diploma jaso zuten Amarako 4.eko Eriondoen Unitateak eta 4.1.eko Transplante Hematopoietikoko Unitateak (4. 1.); tarteko mailarena, berriz, 4.2.eko Hematologiako Unitateak jaso zuen.

Era berean, Bideo Laburren Lehiaketako sariak banatu ziren. Irabazlea Jaioberrien Zainketa Intentsiboetako Unitatea izan zen; originaltasunaren saria Arantzazuko Ebakuntza-gela Programatuak jaso zuen; koreografia onenaren saria, berriz, Garbiketa eta Esterilizazio Zentralak, eta, azkenik, Zarauzko Osasun Zentroak inpaktu bisual handienaren saria jaso zuen.
“Eskuen higienea edo nola izan superheroia zure eskuekin” izeneko marrazki-lehiaketan, Oier izan zen irabazlea 8 urtetik beherakoen kategorian, eta 8 eta 12 urte bitartekoen kategorian Haizea izan zen irabazlea.

Beste alde batetik, Groseko osasun-zentroak eta Traumatologiako Unitateak (5. A) emaitzarik onenak lortu zituzten “Esku garbiak” txapelketan. Txapelketa horretan, hainbat profesionali eskuetako laginak hartzen zaizkie modu anonimoan eta ausaz, gero Mikrobiologian koloniak aztertzeko.

Zuzendaritzako ordezkaritza zabal batek banatu zizkieten sariak irabazleei.

Zorionak eta mila esker denoi parte hartzeagatik!