Eskuen Higienearen Lehiaketa 2026: konpromisoa, sormena eta pazienteen segurtasuna
Eskuen higienearen bideo-lehiaketa pasa den maiatzean egin zen, eta berriz ere erakutsi du gure profesionalek pazienteen segurtasunarekin duten konpromisoa. Garbiketa eta Esterilizazio Zerbitzuak eta Zarauzko Anbulatorioak egindako bideo hauek partekatu nahi ditugu, parte hartu zuten talde guztiei aitorpena egiteko eta eskuak garbi izatea funtsezkoa dela gogorarazteko.
Dagoeneko 2027ko maiatzerako jarduera berriak prestatzen ari gara, eta, beraz, animatzen zaituztegu datorren urtean bideo-lehiaketan eta esku seguruen proiektuan parte hartzera.
Parte hartu dezazuen espero dugu!
